Natura, hitzak emari, Zu Zeu Olerkari!

Natura, hitzak emari, Zu Zeu Olerkari!

Gizakiak natura beti izan du adierazpide zuzen eta zintzo bere sormen-prozesuan. Natura begiratuz, bere inguruko elementuetan erreparatuz-txorietan, harrietan, zuhaitzetan, erreketan, mendietan, basoetan…- gizakiak bere baitan sentitu izan duen hura askatzeko aukera paregabea izan du, handik hemendik, modu batean edo bestean, margolanetan, musikan, poesian lan horren emaitza islatzeko okasioa aurkituz.

Natura eta kultura erreferentziatzat hartuz proiektu berezi baten berri ematera goazkizue. Disziplina-artistiko desberdineko hiru sortzaile- Jon Goenaga-k, pianojoleak, Josu Maroto-k, marrazkilariak, eta Andoni Salamerok, olerkariak, bat eginik, asmo honen argibideak eman nahi dizkizuete Zu Zeu Olerkari proiektuaren bidez.

Hau da jardunaldiko sortzaileon, nahia eta bereziki Andoni Salamero poetarena, bizipen honekin parte-hartzaileen barneko poeta atera nahi du eta. Gizakiak natura poesian adierazten du. Gizakiok izadian, eremu naturalean, gure begirada erreparatzen dugunean, isiltasunean bilduz gure barruko sentiberatasuna loratzen ikasten dugu, eta hortxe aurkitzen pertsona bakoitzak sentimenduak azalaratzeko beharra eta aukera aparta. Behar horixe asetzeko bidetariko bat poesia da, eta jardunaldiko sortzaileen gura: natura bera behatuz, sentituz, biziz adierazpide horretan sakontzea eskatzen zaio parte-hartzaileari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario